KORRIKA

[BIDEOA] Korrika, Aginagan

Erredakzioa 2026ko martxoaren 25a

Korrika Galardiko gasolindegi parera iritsi denean, Aginagako gaztetxoenak zein helduenak jarri dira lasterketaren lehen lerroan. Aginagako eskolaren eta Arrate jubilatu zein pentsiodunen elkartearen artean eraman dute lekukoa Aginagako sarreraraino. Hantxe ziren zain Aginagako Jai Batzordea eta Bizimaña Herri Kooperatiba. Mapiletik aurrera, Orioko talde zein entitate ezberdinek hartu dute Korrikaren lekukoa gidatzeko ardura.