Apirilaren 7tik 9ra

Urkamendi eta Iarbe arteko bidea konpontzera doaz

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 31

Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 7tik 9ra egin asmo dituzten konponketa lan horiek amaitu artean, bide hori itxita egongo da.

Herri bideei lotutako ohar baten berri eman du Usurbilgo Udalak. Izan ere, bide horietako bat konpontzera doaz hurrengo astean; Urkamendi eta Iarbe artekoa hain zuzen. Konponketa lan horiek hiru egunez bideratu asmo dituzte, apirilaren 7an hasi eta hilaren 9ra arte. Hurrengo hiru asteetan, partzialki itxita segiko du ibilgailu astunentzat.

Konponketa lanek iraun artean, bide hori itxita egongo dela ohartarazi du Udalak. Erakunde horrek "Arri kontratatu du zeregin horretarako, eta 29.530 euro bideratuko dira bidea konpontzera". Egingo dituzten lanei dagokienean, Udalak zehaztu duenez, "Urkamendi eta Iarbe arteko bideko asfaltoa altxa, eta hormigoizko bide berria egingo da".