Apirilaren 11n

Aginaga dantza batean jartzera dator Korrontzi, Orbeldikoekin batera

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 8a

"Mundua dantzan jarriko nuke Korrontzi banintza" emanaldia antolatu du Aginagako Eliza Zaharra Elkarguneak larunbat honetarako, apirilaren 11rako.

Bira erraldoia iragarri du gure artean hainbatetan bisitan izan dugun Korrontzi taldeak. Izan ere, hamar urte bete ditu haiek bideraturiko Korrontzi Dantzan proiektuak. Urtemugaren harira, datorren urtera arte, 51 kontzertuko (50+1 emanaldiko) bira iragarri dute Euskal Herrian barrena nahiz nazioartean.

Hamarkada honetan egin bezalaxe, Oinkari dantza taldeak Korrontziren kantentzako sortutako koreografiak plazaratuko ditu. Oraingo honetan, ordea, berezitasunik izango dute emanaldiok. Izan ere, Oinkariko kideekin batera, tokian tokiko dantza taldeek ere parte hartuko dute hitzordu horietan.

Bira hau, Bizkaiko Barakaldoko BEC-en amaituko dute 2027ko martxoaren 13an. Emanaldi erraldoia izango da; ehun dantza talde eta 1.200 bat dantzari bilduko dituzte egun horretan.

Modu horretan, hamarkada honetako ehun bat emanaldietan egin bezalaxe, urtebete honetan mundua dantza jarri nahi dute. Aldarri horixe du hain zuzen, bira horrek; "mundua dantzan jarriko nuke Korrontzi banintza".

Orbeldikoekin
Bira horretako emanaldietako bat, larunbat honetan, apirilaren 11n, eskainiko dute ezaguna zaien Aginagako Eliza Zaharrean. Eremu horretako elkarguneak antolatu du, taldearentzat ezaguna den oholtzan eskainitako duten saioa. Izan ere, azken urteotako Euskararen Galan parte hartu izan du Korrontzik. Azken edizioa, azaroaren 29an ospatu zen eta taldeko kideek Eliza Zaharra dantza batean jarrita agurtu zuten ikuskizuna.

Aipatu moduan, bueltan datoz Korrontzikoak larunbat honetan, hilaren 11n, Aginagako Eliza Zaharra elkargunera. Bidelagun izango ditu musika taldeak eta baita Oinkari dantza taldeak ere Usurbilgo Orbeldiko kideak, baita Orio eta Billabonako dantza taldekoak ere.

Sarrerak aurrez eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman.

Korrontzi Aginagan
Eguna: apirilak 11, larunbata.
Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Zehaztasunak: "Mundua Dantzan jarriko nuke" emanaldia eskainiko dute Korrontzi banintza, Oinkari (Billabona), Harribil (Orio) eta Orbeldi (Usurbil) dantza taldeek.
Sarrerak: 12 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman edo Aginagako Arrate Ostatuan.
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.