KzGunea
Apirilaren 30era arte goizez irekiko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean; maiatzaren 3tik aurrera, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Apirilak 27-30, 09:00-11:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Maiatzak 4-8, 18:00-20:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Maiatzak 11, 18:00-20:00 "Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli".
-Maiatzak 12-15, 16:00-18:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Maiatzak 18-29, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
Gogoan izan, astelehenero biltzen dira ikastarorako Kantu Taldekoak, arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan.
Aginagako Eliza Zaharra Kulturgunea
Euskal dantza ikastaroa antolatu du Eliza Zaharra Kulturguneak, maiatzaren 6tik aurrera, asteazkenero, 17:00-18:00 artean. Izena aurrez eman beharko da Arrate Egoitzan edo Arrate Elkartean. Prezioa: hilero, 15 euro.
Beterri Buruntza mankomunitatea
“Parekatu” izeneko atzerriko ikasketa eta formakuntza-ibilbideen homologazioarekin laguntzeko doako prestakuntza saioak antolatu ditu Beterri-Buruntza mankomunitateak maiatzaren 6an (Urnietako Lekaio kultur-etxean, 10:00-12:00 artean) eta maiatzaren 26an (Lasarte-Oriako Antonio Mercero espazioan, 10:00-12:00 artean). Prozesu horri buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko ditu Beterri Buruntza mankomunitateak Bidez-Bide elkarteko aditu baten eskutik, “aurrez aurreko bi orduko tailerren eta aukerako 30 minutuko banakako aholkularitzaren bidez”. Beterri-Buruntzan bizi eta ikasketak atzerrian egindakoei zuzendurikoak izango dira saiook. Tailerrotarako izena esteka honen bidez eman daiteke: https://forms.gle/e49qNCeFvX78ffpn7 . Bestalde, interesa izan baina aipaturiko ordutegian joan ezin dutenak enplegua@beterriburuntza.eus helbidean jar daitezke hartuemanetan mankomunitatekoekin.
Bestalde, "enpresa-kudeaketa" ikastaroa antolatu dute aipatu mankomunitateko Enpresa eta Sustapen sailetik, "pertsona ekintzaile eta mikroenpresetako enpresarientzat. Helburua parte-hartzaileei ideia/enpresa inguruko hausnarketa eta negozioen kudeaketa eraginkorra egiteko erremintak ematea da". Maiatzaren 6tik ekainaren 17ra zazpi enpresa-kudeaketa tailer eskainiko dira, asteazkenetan. "Tresna praktikoak" eskainiko dituzte, "zure negozioa erraz martxan jartzeko", Beterri-Buruntza mankomunitatetik azaldu dutenez. Honako hauek dira eskainiko diren saioak:
-Maiatzak 6: "Ekiten ari naiz. Hutsetik hasi edo jadanik abian dagoen negozio bat hartu. Ekiteko gakoak eta laguntzak".
-Maiatzak 13: "Ideiatik aukerara: bideragarritasun plana".
-Maiatzak 20: "Merkatuaren azterketa eta marketin ekintzak nire bezeroarengana iristeko".
-Maiatzak 27: "Nire negozioaren zenbakiak: Finantzak erraz!".
-Ekainak 3: "Negozioaren alderdi juridiko nagusiak".
-Ekainak 10: "Negozioaren zerga betebeharrak":
-Ekainak 17: "Zer dakar autonomo izateak? Ditudan betebeharrak eta eskubideak".
Tailer guztiak presentzialak izango dira eta Urnietako Pintore kalea 3an eskainiko dira, 9:30-13:30 artean. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, plaza kopurua mugatua da. "Eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko". Izena esteka honetan eman ahalko da: enpresa-kudeaketa ikastaroa