Maiatzaren 4tik 10era

Ipar Euskal Herriarekin bat egingo duen Kultur Astea Aginagan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 2a

“Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” izeneko erakusketa eta Jurgi Ekizaren kontzertua antolatu du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak maiatzaren 4tik 10era.

“Eskaintza kultural berezi eta diziplinartekoa” abiaraziko du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak datorren astelehenean, maiatzaren 4an eta hilaren 10era arte luzatuko da antolatuak dituen bi ekimenekin. “Helburua da, askotan sortzen den bi Euskal Herrien arteko muga haustea eta bat egitea kulturaren bidez”.

Ondorioz, Ipar Euskal Herriari eskainitako Kultur Astea iragarri du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak. Erakusketa eta kontzertu bana antolatu dute. Batetik, Jurgi Ekiza musikariak “Argitzala” izeneko egitasmoa aurkeztuko du hilaren 8an. Aste osoan zehar, bestalde, ikusgai izango duzue “Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” izeneko erakusketa. "2012tik hamasei herrietan barrena egindako proiektua. Lau sortzaile, hiru egun herri bakoitzean: argazkiak, soinuak eta hitzak bilduz". Tartean, 2013ko Aginagako jaietan izan ziren. Bizitakoak, ikusitakoak eta sentitutakoak islatuak dituzte atlas honetan.


Kultur Astea Aginagan
Maiatzaren 4tik 10era, astelehenetik igandera
Erakusketa:
“Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” erakusketa.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30 artean eta larunbat eta igandean 11:00-13:00 artean.
Zehaztasunak: "2012tik hamasei herrietan barrena egindako proiektua. Lau sortzaile, hiru egun herri bakoitzean: argazkiak, soinuak eta hitzak bilduz. Euskal Herriko paisaia humano eta kulturalaren erretratu bat". Antolatzaileen esanetan, “erakusketa hau Euskal Herriko Atlas Geo Poetiko gisa aurkezten dute, eta Euskal Herri herri ezberdinen (Pagola, Arnegi, Hendaia, Aginaga, Barkoxe, Iruñea, Bera, Senpere, Arano, Gamarte, Otxandio, Bilbo, Ataun, Izarra, Getaria eta Ziburu) nortasun berezia aurkezten du, diziplina anitzez baliatuz: argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak. Aginagan bertan aritu ziren San Praixkutan bertako kultura jasotzen. Beraz, erakusketa honen bidez, Aginagatik Euskal Herriko txoko ezberdinetara bidaiatzeko aukera izango da”.

Maiatzak 8, ostirala
19:00
Jurgi Ekizaren “Argitzala” emanaldia.
Zehaztasunak: “Willis Drummond taldekide zen Jurgi Ekizak bere bakarkako proiektuari ekin zion proiektu honen bidez. Kontzertuak, kanta intimo eta apainduen arteko nahasketan dantza ikuskizunak, abesti berriak zein bere ibilbideko kanten moldaketa egiten duelarik”.
Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arraten eta usurbilkultura.eus webgunean.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Kulturgunea.