"Züek heben" erakusketa ikusteko aukera gaurtik Aginagan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 4a

Ipar Euskal Herriarekin bat egingo duen Kultur Astea abiatu du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak astelehen honetan, maiatzaren 4an. Hasteko, “Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” izeneko erakusketa ireki dute.

Eliza Zaharra Kulturgunera gerturatu, bertan lasai eseri eta Aginagako irudi eta ahotsetan barneratzeko aukera ederra duzue gaurtik hasi eta aste osoan, igandera arte, hilaren 10era arte. Izan ere, "Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” erakusketa ireki du bertako kulturguneak. 2013an, urte hartako Aginagako festetan jasotako irudi eta ahotsak biltzen aritu ziren erakusketa horren egileak. Urtebete lehenago, "Lau sortzaile, hiru egun herri bakoitzean: argazkiak, soinuak eta hitzak bilduz, 2012tik hamasei herrietan barrena egindako proiektua" da".

Ibilbide horretan, tartean, Aginagan geldialdia egin zuten, 2013ko jaietan. Erakusketa hau gaurtik igandera arte ikusgai izango duzue.

“Eskaintza kultural berezi eta diziplinartekoa” abiarazi du modu horretan, Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak astelehen honetan, maiatzaren 4an eta hilaren 10era arte luzatuko da antolatuak dituen bi ekimenekin. “Helburua da, askotan sortzen den bi Euskal Herrien arteko muga haustea eta bat egitea kulturaren bidez”.

Ondorioz, Ipar Euskal Herriari eskainitako Kultur Astea iragarri du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak. Erakusketa eta kontzertu bana antolatu dute. Batetik, Jurgi Ekiza musikariak “Argitzala” izeneko egitasmoa aurkeztuko du hilaren 8an. Aste osoan zehar, bestalde, aipaturiko “Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” izeneko erakusketa izango duzue.  Tartean, 2013ko Aginagako jaietan izan ziren. Bizitakoak, ikusitakoak eta sentitutakoak islatuak dituzte atlas honetan.


Kultur Astea Aginagan
Maiatzaren 4tik 10era, astelehenetik igandera
Erakusketa:
“Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” erakusketa.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30 artean eta larunbat eta igandean 11:00-13:00 artean.
Zehaztasunak: "2012tik hamasei herrietan barrena egindako proiektua. Lau sortzaile, hiru egun herri bakoitzean: argazkiak, soinuak eta hitzak bilduz. Euskal Herriko paisaia humano eta kulturalaren erretratu bat". Antolatzaileen esanetan, “erakusketa hau Euskal Herriko Atlas Geo Poetiko gisa aurkezten dute, eta Euskal Herri herri ezberdinen (Pagola, Arnegi, Hendaia, Aginaga, Barkoxe, Iruñea, Bera, Senpere, Arano, Gamarte, Otxandio, Bilbo, Ataun, Izarra, Getaria eta Ziburu) nortasun berezia aurkezten du, diziplina anitzez baliatuz: argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak. Aginagan bertan aritu ziren San Praixkutan bertako kultura jasotzen. Beraz, erakusketa honen bidez, Aginagatik Euskal Herriko txoko ezberdinetara bidaiatzeko aukera izango da”.

Maiatzak 8, ostirala
19:00
Jurgi Ekizaren “Argitzala” emanaldia.
Zehaztasunak: “Willis Drummond taldekide zen Jurgi Ekizak bere bakarkako proiektuari ekin zion proiektu honen bidez. Kontzertuak, kanta intimo eta apainduen arteko nahasketan dantza ikuskizunak, abesti berriak zein bere ibilbideko kanten moldaketa egiten duelarik”.
Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arraten eta usurbilkultura.eus webgunean.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Kulturgunea.