Jurgi Ekizaren "Argitzala" izeneko emanaldia antolatu du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak ostiralerako, maiatzaren 8rako, arratsaldeko 19:00etan. Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristaren bakarkako lan berria da "Argitzala", aurreko taldearen etenaldi mugagabean sortutakoa. Sarrerak eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman.
Erakusketa zabalik
Eliza Zaharra Kulturgunera gerturatu, bertan lasai eseri eta Aginagako irudi eta ahotsetan barneratzeko aukera ederra duzue igandera arte, hilaren 10era arte. Izan ere, "Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” erakusketa ireki du bertako kulturguneak. 2013an, urte hartako Aginagako festetan jasotako irudi eta ahotsak biltzen aritu ziren erakusketa horren egileak. Urtebete lehenago, "Lau sortzaile, hiru egun herri bakoitzean: argazkiak, soinuak eta hitzak bilduz, 2012tik hamasei herrietan barrena egindako proiektua" da", Zuberoako hiriburuko, Mauleko Hebetink elkarteak sustaturikoa.
Elkarte horrek garaturiko proiektuaren baitan, tartean, Aginagan geldialdia egin zuten, 2013ko jaietan. Erakusketa hau igandera arte ikusgai izango duzue.
“Eskaintza kultural berezi eta diziplinartekoa” abiarazi zuen modu horretan as hasieran Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak. Erakusketaren eta aipatu kontzertuaren bidez, “helburua da, askotan sortzen den bi Euskal Herrien arteko muga haustea eta bat egitea kulturaren bidez”.
Ondorioz, Ipar Euskal Herriari eskainitako Kultur Astea iragarri du Aginagako Eliza Zaharra Kulturguneak.
Kultur Astea Aginagan
Maiatzaren 10era arte, igandera arte
Erakusketa: “Züek Heben: Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa” erakusketa.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30 artean eta larunbat eta igandean 11:00-13:00 artean.
Zehaztasunak: "2012tik hamasei herrietan barrena egindako proiektua. Lau sortzaile, hiru egun herri bakoitzean: argazkiak, soinuak eta hitzak bilduz. Euskal Herriko paisaia humano eta kulturalaren erretratu bat". Antolatzaileen esanetan, “erakusketa hau Euskal Herriko Atlas Geo Poetiko gisa aurkezten dute, eta Euskal Herri herri ezberdinen (Pagola, Arnegi, Hendaia, Aginaga, Barkoxe, Iruñea, Bera, Senpere, Arano, Gamarte, Otxandio, Bilbo, Ataun, Izarra, Getaria eta Ziburu) nortasun berezia aurkezten du, diziplina anitzez baliatuz: argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak. Aginagan bertan aritu ziren San Praixkutan bertako kultura jasotzen. Beraz, erakusketa honen bidez, Aginagatik Euskal Herriko txoko ezberdinetara bidaiatzeko aukera izango da”.
Maiatzak 8, ostirala
19:00 Jurgi Ekizaren “Argitzala” emanaldia.
Zehaztasunak: “Willis Drummond taldekide zen Jurgi Ekizak bere bakarkako proiektuari ekin zion proiektu honen bidez. Kontzertuak, kanta intimo eta apainduen arteko nahasketan dantza ikuskizunak, abesti berriak zein bere ibilbideko kanten moldaketa egiten duelarik”.
Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arraten eta usurbilkultura.eus webgunean.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Kulturgunea.
