Egurrezko ontzietan ondutako sagardoen Euskal Herriko 7. txapelketa izan da gaur goizean Aginagako Eliza Zaharrean. Guztira, 18 sagardogilek hartu dute parte, eta Iker Agirrezabalaga izan da txapelduna. Bigarren postuan, Olarbidetak egindako sagardoa izan da, eta hirugarrenean, Jose Mari Zubimendik egindakoa.
26 pertsonek hemezortzi sagardoak dastatzeko aukera izan dute. Hiru mahaitan banatu dituzte dastatzaileak eta epaileak.
Aurten epaileak Maider Larrañaga sommelierra, Irati Amondarain Enologoa eta Bittor Barandiaran, Bittor Kass ezizenez, izan dira.