Miriam Arrillagak "Plazandreak" saioan parte hartuko du

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 6a

Aginagarrak Amaia Aldaiekin osatuko du bikote saioko binakako txapelketan. 

Miriam Arrillagak ETB1eko "Plazandreak" saioan parte hartuko du. Bikotea osatuko du Amaia Aldairekin, eta partida guztiak Bilboko Esperantza frontoian jokatuko dira. Txapelketa gaur hasten den arren, aginagarrak eta Aldaiek hurrengo astean ekingo diote txapelketari,  Salsamendik eta Capellanek osatzen duten bikotearen aurka. Uztailaren 20an izango dute bigarren partida Zabaletaren eta Mendizabalen aurka. 

Txapelketa

Bikotekako zein banakako txapelketak izango ditu Plazandreak saioak, eta edozein txapelketan dela ere, pilotariek bi partida jolastu beharko dituzte. Finalak, abuztuaren 10ean jokatuko dira Bilboko Esperantza frontoian.