2026/08/01 11:20

Kirola

Donostiako 45. Klasikoa

Donostiako 45. Klasikoa
N634 errepidea, Aginaga Usurbil

Ordua: 11:20 aldera.
Tokia: N634 errepidea.
Zehaztasunak: aurtengo proba 221,1 kilometrokoa izango da eta "4.150 metrotik gorako desnibel positibo metatua" izango du ibilbideak. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Donostiako Bulebarretik. Antiguatik Añorgara, handik Errekaldera joko dute gero. N634 errepide horretan sartuko dira Usurbilen, 11:20 pasatxoan. Txikierdi, Kalezar nahiz herri erdigune paretik igaroko dira bide horretatik atera gabe. Aginaga zeharkatuko dute gero, Oriorantz jo aurretik. 
Oharra: txirrindulariak igarotzeko garaian, ohi den moduan, tarte batez itxi egingo dute N634 errepidea.
Informazio gehiagorako: klasikoa.eus