Miriam Arrillaga aginagarrak Plazandreak saioko finala jokatuko du Amaia Aldaiekin batera. Atzo jokatutako partidan 22-18 irabazi zioten Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabalek osatutako bikoteari. Aldaik eta Arrillagak bi partidetatik bi irabazi dituzte, eta hurrengo astera arte itxaron beharko dute jakiteko zein izango duten aurkari. Finala, abuztuaren 10an izango da Bilboko Esperantza pilotalekuan.
Atzoko partida oso gogorra izan zen. Horren adierazle da, bana, bina, hiruna, seina eta bederatzina berdindu zutela bi bikoteek. Ondoren, Zabaletak aginte makila hartu zuen eta 10-15 jartzea lortuz zuen markagailua. 15-15 berdintzea lortu zuten, baita hamaseina ere. Gero, Aldai eta Arrillaga aurretik izan ziren markagailuan partida amaitu arte. Tantorik gogorrena, Aldaik eta Arrillagak hogeigarrena egin zutenean izan zen. 3 minutu baina gehiago iraun zuen tantoak, eta 76 pilotakada eman zituzten pilotariek. Partidan, 960 pilotakada jo zituzten lau pilotariek.