Donostiako Klasikoak mozketak eragingo ditu N634 errepidean

Erredakzioa 2026ko uztailaren 29a

Donostiako Klasikoa larunbat honetan izango da eta txirrindulariak Usurbildik eta Aginagatik igaroko dira. Udalak aditzera eman duenez, "ohiko mozketak izango dira N634 errepidean, 10:30etik 12:00etara bitartean".

Donostiako Klasikoa Usurbildik eta Aginagatik igaroko da larunbat honetan,  abuztuaren 1ean, eta ohiko bide mozketak eragingo ditu N634 errepidean. "Donostiatik Oriora bidean, txirrindulari azkarrenak 11:15 inguruan espero dira Belartza inguruan, eta hiru ordu laurden lehenago itxiko dira sarbideak", udal iturriek jakinarazi dutenez. Udaltzaingoaren aurreikuspenen arabera, mozketa 10:30 eta 12:00 bitartean izango da N634 errepidean.