Iñaki Errasti eta Ondarroa, Kontxako Banderan lehiatzeko sailkatuak

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 3a

Donostiako 131. bandera, arraun munduan preziatuena etxeratzeko lehian parte hartuko du Ondarroa taldeak datozen bi igandeotan, baita haren entrenatzaile Iñaki Errasti Ubera aginagarrak ere.

Abian da arraun munduko bandera preziatuena etxeratzeko prozesua. Asteazken honetan, irailaren 2an jokatu da lehen sailkatze proba, gizonezkoen artekoa. 25 taldeek parte hartu dute, honako hauek: Bermeo, Cabo-Rianxeira-Boiro, Castro Loizaga, Club de Mar De Castropol, Club de Remo Chapela-Wofco, Club de Remo De Ares, Deusto-Bilbao, Getaria, Hibaika Susperregi Edukiontziak, Kaiku VGP, Lapurdi-Antton Bilbao, Lekittarra-Elecnor, Mutriku, Ondarroa Kide, Orio Orialki, Orsa Hondarribia, Samertolameu - Oversea, San Juan-CMO Valves, San Pedro-Harri, Sotera Santurtzi, Tiran-Pereira, Zarautz Gesalaga Okelan, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Zumaia Sukia taldeek.

Haietatik zazpik zuten Donostiarra taldearekin batera, datozen bi igandeotako, hilaren 6ko eta 13ko estropadetarako sailkatzeko aukera. Sailkatu direnen artean izan da Ondarroa eta haren entrenatzaile Iñaki Errasti Ubera.

Sailkatze estropadaren ondotik, datozen bi igandeotan talde bakoitza ze txandetan lehiatuko den erabakitzeko zozketa egin dute Donostiako udaletxean. Lehenengo txandan parte hartuko dute Ondarroak eta Errastik.

Zarautz sailkatzear izan da, bederatzigarren postuan amaitu du asteazken honetako proba. Gogoan izan, bertan ez da arraunlari herrikiderik, baina talde horretako lehendakaria da Usurbilgo Nagore Arruti Urkiola.

Aipatu moduan, Zarautz taldeko gizonezkoek ezin izan dute sailkatu Kontxako Bandera etxeratzeko lehiarako. Baina ikusteke da zer gertatuko den Zarauzko emakumezkoen taldearekin. Izan ere, ostegun honetan, irailaren 3an jokatuko da emakumezkoen sailkatze proba, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hogei taldeok parte hartuko dute: Amegrove Club de Remo, Astillero Eneryt Servicios, Chapela-Wofco, Club de Mar de Castropol, Club Regatas Salgado Perillo, Deusto-Tecuni-Bilbao, Esteirana Remo, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Bertako Igogailuak, Lekittarra-Elecnor-Cikautxo, Nortindal Donostiarra, Ondarroa Cikautxo, Orio Orialki, Red Electrica Kaiku, S.D. Tiran-Pereira, San Juan-CMO Valves, Tolosaldea, Zarautz-Gesalaga-Okelan eta Zumaia Delteco.

Gizonezkoekin gertatu moduan, ontzi guztiok erlojupeko modalitatean lehiatuko dira. Zortzi ontzi izango dira hurrengo bi igandeetan Kontxako badian lehiatzeko sailkatuko direnak.

Kontxako 131. Bandera:
Gizonezkoen sailkatze proba
1-Zierbena: 20:11.08
2-Orio: 20:13.70
3-Hondarribia: 20:15.36
4-Bermeo: 20:18.78
5-Getaria: 20:22.02
6-Lekittarra: 20:26.02
7-Ondarroa: 20:28.62

Emakumezkoen sailkatze proba
Ostegun honetan, irailaren 3an, 18:00etan. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du proba.

Jardunaldi egunak: irailaren 6a eta 13a.
Ordua: 11:00 (emakumezkoen estropadak), 12:00 (gizonezkoen estropadak).
Gizonezko arraunlari taldeen parte hartzea:
1. txanda: Donostiarra, Getaria, Orio eta Ondarroa.
2. txanda: Hondarribia, Lekittarra, Zierbena eta Bermeo.

Emakumezko arraunlari taldeen parte hartzea: ostegun honetan, irailaren 3an erabakiko da, arratsaldeko 18:00etan.