Iaz bezala, lehia bizian ekin diete Aginagako jaiei. Sasoi berriturik, txantxa gutxirekin, duten onena eta gehiago emateko prest agertu dira Ariztitxo frontoira, Aginagako banderaren koloreak ordezkaturiko kamiseta txuri eta urdinekin soinean.
Ohi bezala, bi lehiakide multzoetan banatuta, txingak eta zakuak garraiatzen, sagarrak biltzen, trontzan, ergometroan... neurtu dira. Frontoi atarian eginiko sokatira txapelketak erabaki du lehia estuko desafioa.
Halere, lagunartean eta Aginagako herriak irabazi du lehia. Bistan denez, ondo baino hobeto girotuta, indarberriturik ekin diete festei.