Aginagako jaiak

San Praixkuetako afaria, herriaren bilgunea

Noaua Aldizkaria

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Oilasko biltzaileen biran hasitako eguna auzolanean prestaturiko afari eder baten bueltan amaitzen ari dira Aginagan. Lehen parranda gauari indarberriturik ekingo diete, zalantza izpirik gabe.

Aldez aurreko prestaketak bideratu arren, jaiegunetan ere auzolanak ez du etenik izaten. Gaurkoan antolatu eta parte hartzeko eguna izan da aginagarrentzat. Oilasko biltzaileen irteera dinamizatzen aritu dira hainbat lagun. Baziren baita, goizetik Atarialde elkartean gaurko herri afaria prestatzen aritu denik ere. Bidelagun gehiago batu zaizkie iluntzean.

Herri afaria, elkarrekin prestatu, zerbitzatu eta dastatzen dute Aginagako jaietan. Herria biltzeko hutsik egin ezinezko hitzordua bertakoentzat. Giro ederrean ekin diote iluntzeko 21:00etan festetako lagunarteko otordu nagusiari.

Gau luzea dute aurretik; erromeriak giroturiko afalostetik hasi eta goizaldera arte, gautxoriak izango dira Aginagako jaietako protagonista nagusiak.