Erronkez eta lehiaz jositako igande arratsaldea bizi izan dute Aginagako jaien lehen asteburuaren hondarrean. Musarekin ekin diote frontoian, aspaldiko edizio jendetsuenarekin. 44 bikote erakarri ditu hitzorduak. Bingo musikatuan parte hartu dute beste hainbat lagunek Aginagako Eliza Zaharrean.
Amaitzeko, lau ordu pasatxoz luzaturiko mus txapelketako finala jokatu eta sariak banatu ostean ekin diote toka txapelketari. Sardina eta sagardo dastaketa egin artean, abiarazi dute ekimena. Kasu horretan ere lehia estua bizi izan da.