Aginagako jaiak

Euskal abestiak asmatzen aritu dira Aginagan "bingo!" oihukatzeraino

Noaua Aldizkaria

Bingo musikatua antolatu dute Aginagako jaien lehen asteburuaren amaieran. Euskal kantak zuzenean entzun ahala, asmatzen aritu dira Eliza Zaharrean. Zorroztasun handiz jardun dira parte hartzaileak.

"Bingo!" oihukatzea zen erronka. Baina une horretara arte egin beharreko bidea ez zen ohikoa, ez zen zenbaki egokiak izatea, euskal abestien izenak asmatzea baizik. Izan ere, euskarazko sorkuntza izaten du bidelagun bingo musikatuak.

Badira zenbait urte, Aginagako jaietan ekimen hori antolatzen dutenetik. Aurtengoa, igande arratsalde honetan, San Praixku Egunez antolatu dute Aginagako Eliza Zaharrean. Belaunaldi ezberdinetako hainbat lagun erakarri ditu hitzorduak.

Egin beharrekoa, antolatzaileen eskutik jasotako orrialdean agerturiko euskal abestien izenak entzun ahala seinalatzea zen. Denak seinalatzen dituen lehenengoak irabazi ohi du bingo musikatua. Horretarako, oholtzara adi egon behar izaten da. Ilargi Arrizabalaga abeslari zuen musikari taldeak zozketa bidez hautaturiko abesti ezagunak musikatu eta kantatzen aritu dira. Haiekin, bingo musikatuan parte hartzen ari ziren lehiakideak, denak adi ziren abesten baina denak tentu handiz baita, entzundako abestiaren izena haien orrian ote zuten edo ez.

Giro ederra sustatu du, euskarazko sorkuntza ardatz nagusi izandako jaietako ekintzak.