Aginagako jaiak

Aginaga, jaien azken txanpan murgilduko da gaurtik

Noaua Aldizkaria

Ostiral honetan, urriaren 9an murgilduko da berriz Aginaga festa giroan, Umeen eta Gazteen Egunaren eskutik.

Aginaga jaien bigarren asteburuari ekiteko prest da honez gero. Festen azken txanpan, haurrak izango dira protagonistak lehenik, jolas, puzgarri eta txokolate jan gozoarekin, ostiral honetan, urriaren 9an. Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren aurtengo azken bira izango da arratsaldean. Gazteek hartuko dute iluntzean haurren lekukoa afariarekin eta afalosteko kontzertuekin.

Estropaden itzulera
Amaiera ezin biziagoa izango dute aurtengo Aginagako jaiek. Izan ere, iazko etenaldiaren ostean, bueltan izango dira estropadak. Trainerilla txapelketa jokatuko da larunbatean, urriaren 10ean Orian eta, segidan, festak ederki borobiltzeko gaupasa amaiezina.


Aginagako jaiak
Urriak 9, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna

10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa.
18:30 Erraldoi eta buruhandien irteera, Lauburu konpartsaren eskutik.
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria. Sarrerak 15 eurotan, Arrate ostatuan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Bide Batez eta Dj Bling Bling.

Urriak 10, larunbata: Gaupasa Eguna
16:30 San Praixkutako bandera trainerilla txapelketa.
18:30 Txosna irekiera.
19:00 Denak dantzan jartzeko Amarru elektrotxaranga.
00:00 Frontoian: Alarma Morea eta Herenegun.
03:00 Dj Bon Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako jai batzordea.