Segundu bakar bateko tartea izan da sailkapenean. Datu horrek erakusten du larunbat honetan, urriaren 10ean,Aginagako jaien amaieran izandako estropadetan bizitakoa. San Praixku Bandera izan da jokoan, seigarrena emakumezkoen artean.
Hiru izan dira lehiakideak aurtengoan; Tolosa, Donostiarra eta Ondarroa ordezkaturiko arraunontziak hain zuzen.
Oria gogotik biziberritu dute estropadok. Lau ziabogako proban, antolakuntzak zehazturiko eremuari bi itzuli ematen azkarrena Tolosa izan da azkenean. Baina segundu bakarrera helmugaratu da Gipuzkoako hiriburuko taldea.
Irabazleek gogotik astindu dute, ikurriña eta Aginagako bandera bateraturiko oihal bikoitza probaren amaieran. Bertaraturiko ikus-entzule mordoak gogotik txalotu dituzte parte hartzaile guztiak proban zehar, eta nola ez, irabazleak amaieran.
Aginagako trainerila txapelketa
Emakumezkoen seigarren San Praixku bandera
1-Tolosa: 8:56.
2-Donostiarra: 8:57.
3-Ondarroa: 10:35.