Emakumezkoen txapelketan baino lehiakide bat gehiago izan dute larunbat honetan, urriaren 10ean, Aginagako jaien azken txanpan Orian jokaturiko estropadek. San Praixkuetako 12. Bandera etxeratzeko lehiatu dira Getaria, Hondarribia, Ondarroa eta Orio.
Lehia bizia eskaini diete hitzordura joandakoei. Eguraldi ederra lagun, giro aproposa izan da proba hau jokatzeko. Azkenean, aurreko edizioko talde bera nagusitu da oraingo honetan ere; Aginagak mugakide duen udalerriko arraunontzia, Orio.
Segidan duzue, gaurko probako sailkapena:
Aginagako trainerilla txapelketa
Gizonezkoen San Praixkuetako hamabigarren bandera
1-Orio: 7:41.
2-Ondarroa: 7:56.
3-Getaria: 8:07.
4-Hondarribia: 8:24.