Ibilgailuentzako mozketak bihartik aurrera, Aginagako Iarbeko bidegurutzearen eta Fermiñenea artean

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo Udalak jakinarazitakoaren arabera, ostegun honetatik aurrera, ibilgailuen joan-etorrirako bide mozketak izango dira datozen hiru asteotan zenbait orduz, Iarbeko bidegurutzearen eta Fermiñenea artean.

 

Bide mozketei lotutako ohar baten berri eman du Usurbilgo Udalak. Izan ere, ostegun honetatik, urriaren 22tik hasita hiru astez eta zenbait orduz, ibilgailuen joan-etorrietarako bidean mozketak izango dira Aginagan, Iarbeko bidegurutzea eta Fermiñenea arteko bidean. Udaletik jakinarazi dutenez, "Arratzaingo ur-sarea egokitzeko lanak egingo dira. Zehazki, Fermiñenetik Iarbeko bidegurutzeraino egingo dira lanak, 300 metroko tartean: hoditeria berritzea da lanen helburua".

Lanon ondorioz, "ibilgailuentzako mozketak izango dira, 07:45etik 14:00etara; oinezkoek pasatzeko aukera izango dute". Gainerakoan, Udaletik jakinarazi dutenez, "obrak eginagatik, ur horniduran ez da mozketarik ez bestelako eraginik izango". Lanok hiru asteko iraupena izatea aurreikusi dute.