Badator, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurreko urteen antzera, hainbat eragileek Euskararen Astea iragarri dute denetariko hitzorduekin. Horien artean da, jada errotua den Aginagako Euskararen Gala. Aurtengo edizioa azaroaren 28rako iragarri dute, ohi bezala, Eliza Zaharrean.
Sarrerak salgai jarri berri dituzte. Telematikoki usurbilkultura.eus plataforman eskuratu ahalko dituzue 10 eurotan; presentzialki, Aginagako Arrate Ostatuan.
Ohi bezala, tokiko nahiz Euskal Herriko askotariko sortzaileak bilduko ditu hitzordu entzutetsuak. Haien artean, aipatu moduan, herri ordezkaritza izango da; aurkezleez gain, aurtengoan, Idoia Torregarai Martijak bakarrizketa saioa eskainiko du. Gaualdia musikatuko dutenen artean izango dira, bestalde, Anuk eta Elene.
Haiekin, Akelarreko abeslaria, Anne Etchegoyen, Tor Magoa...
Euskararen Astea
Azaroak 28, larunbata
22:00 Euskararen Gala Aginagan Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Gurean, urteroko hitzordu bihurtu den festa: bakarrizketak, musikariak, dantza eta askoz gehiago!":
-Musika: Anne Etchegoyen, Anuk eta Elene, Patrice Dumora (Akelarreko abeslaria).
-Antzerkia: "Heroiaren mina" (Gaizka Chamizo).
-Dantza: Herri Arte Eskolako klake taldea.
-Bakarrizketak: Txiki, Idoia Torregarai, Janire Atxurra.
-Magoa: Tor Magoa.
-Marrazkilaria: Unai Gaztelumendi.
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
