Sutea Ucinen

Sutea izan zen atzo arratsaldeko 18:30ak pasatxoan Ucinen. Ez zen inor zauritu. Ke laino beltza zabaldu zen sutearen eraginez.






18:30ak pasatxoan gertatu zen sutea. Berehala hurbildu ziren suhiltzaileak, udaltzainak eta anbulantzia bat. Ertzaintza industrialderako sarbidea kudeatzen aritu zen. 

Sutearen eraginez zauriturik ez zen izan. Kirats handiko ke lainoa eragin zuen ordea suteak. Herrian zehar barreiatu zen, Zubieta ingururaino. Gertaera lekura bertaratu zen udal ordezkaritza bat ere. Sare sozialen bidez berri eman zutenez, "alkatea eta udal zinegotziak Ucin enpresara hurbildu dira, kea ikusi orduko". Gertatu denaren berri jaso eta eman zuen Udalak. "Enpresako arduradunek adierazi digutenez, laminazio beroko trenak su hartu du, eta ez fundizioa egiten duten labeek. Zorionez ez da langilerik zauritu", adierazi du Udalak Twitter bidez.

Horrekin batera, orain arte bezala, aurrerantzean ere, "udal gobernuak harremanetan jarraituko du enpresarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin gertatutakoa argitu eta beharrezko diren neurriak hartzeko".

Hemen sutea gertatu berritan, herritarrek sare sozialen bidez zabaldu zituzten irudiak: