Hildako bat, Atxegalde pareko istripu larrian

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 27a, 23:06

Istripu larria gertatu da astelehen arratsalde honetan N-634 errepidean, Atxegalde parean, auto baten eta kamioi batean artean. Hildako bat eragin du.

Arratsaldeko 20:38ak aldera jazo da ezbeharra N-634 errepidean, Atxegalde parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, auto baten eta kamioi baten arteko istripua gertatu da. Autoa irauli egin da, eta 22 urteko gidaria barruan harrapatuta geratu da. Bertaratu diren suhiltzaileek eta anbulantziek ibilgailutik atera eta Donostia ospitalera eraman dute. Osasun zentro hartan bertan zela hil da. Istripu larri honen nondik norakoak argitzeko atestatua abiarazi du Ertzaintzak.

Istripuak erabat eten du N-634 errepideko ibilgailuen joan etorria Atxegalde parean. Auzotik bertatik bideratu dute aipatu errepidetik desbideraturiko trafikoa. Gaueko 23:00ak jota oraindik begi bistakoak ziren istripuaren arrastoak. Iraulitako autoa txikituta buruz behera errepide ertzean, Izagirre lantegiaren parean. Kamioia errepide erdian. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak, istripua argitu eta errepidea garbitzeko lanetan.