Ohiko jairik ez aurten Atxegalden, bizi dugun osasun krisialdiagatik. Baina Kultur Birarekin bat egin duen auzunean izatez festetan ospatuko ziren hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera eskaintzen ari dira larunbat honetan, pandemia garai honi egokitutako hitzorduen baitan.
Arratsaldeko 15:30ak jota abiatu dute Atxegaldeko Kultur Birarako iragarria zuten mus txapelketa; euria tarteko, Udarregi Ikastolako frontoiek eskainitako aterpe ezin egokiagoan. Lau orduz, ostirala baino lehen herriko zenbait tabernetan izena emana zuten hogeitik gora bikote lehiatu dira.
Lau izan dira ordea sarituak; txapelak, oroigarriak, jateko eta edatekoa irabazita, albiste honi atxikitako ondoko talde argazkirako batu dira lehen lau bikote sailkatuak.
MUS TXAPELKETAKO SAILKAPENA
1-Pablo Perez-Andoni Fiore
2-Imanol Zubimendi-Xabi Ugalde
3-Iñaki-Aranburu
4-Harri eta Albaro Bruño