Harrera ezinhobea izan ohi du Atxegaldeko festetako azken arratsaldean ospatu ohi den bertso musikatuen saioak. Urtero hutsik egiten ez duen hitzordua dugu. Bizi dugun osasun krisialdiagatik bertan behera geratu dira jaiak aurten eta antolakuntzak auzoak bat egin duen Kultur Biran txertatzea erabaki du.
Atxegaldeko jaietako plazako karpagunean ospatu izan den bertso musikatuen saioa, aurten, egun indarrean ditugun prebentzio neurri zorrotzen artean ospatu da, eguraldia tarteko, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Oihana Iguaran, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi" laukotea aritu da bertsotan, musikariekin batera; tartean zen herritar bat, Antton Aranburu.