Kultur Bira

Atxegaldeko ospakizunetarako izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2021ko abu. 24a, 11:36
Iazko Kultur Biraren baitan, Udarregi Ikastolan ospatu zen bertso musikatuen saioa.

Bigarren urtez jarraian ohiko festarik ospatu ezingo den arren, alternatibarik aurkitu diote Atxegaldeko Jai Batzordeko kideek. Egungo osasun krisialdira egokitutako bi ospakizun egun iragarri ditu asteburu honetarako, abuztuaren 27 eta 28rako. Uztaila hasieran Usurbilgo Kultur Birarako baliaturiko ikastola pareko zelaia berreskuratuko dute kontzertuetarako. Mus txapelketak, bertso saioak eta haurren jolasek osatuko dute egitaraua. Ekitaldi guztiotarako izena aurrez bideratu beharko da, usurbilkultura.eus atarian.

KULTUR BIRA ATXEGALDEN
Abuztuak 27, ostirala
17:00 Umeentzako jokoak Atxegaldeko plazan.
Zehaztasunak: "Adin guztietako haur eta gazteentzako joko ezberdinak".
Izen ematea: abuztuaren 25era arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 70 lagun.

22:00 Pleura eta Kinada taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako zelaian, euria egingo balu Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Pleura eta Kinada nafartar taldeek rock musikaz gozatzeko aukera emango digute".
Izen ematea: abuztuaren 25era arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 220 lagun.


Abuztuak 28, larunbata
16:00 Mus txapelketa Udarregi Ikastolako frontoietan (Izen ematea 15:30etan).

18:30 Bertsolari gazteen saioa Atxegaldeko plazan, euria egingo balu Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. 
Zehaztasunak: "Gazte jendeak alaituko digute Atxegaldeko plaza, beraien umore eta etorri apartarekin. Parte hartzaileak: Maddi Aiestaran Iparragirre, Aner Euzkitze, Asier Ibarguren Amondarain eta Julene Iturbe Epelde. Gai-jartzailea: Jone Makazaga".
Edukiera: 70 lagun.
Izen ematea: abuztuaren 26ra arte doan usurbilkultura.eus atarian.

22:00 Ezpalak eta Biafara taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako zelaian. Euria egingo balu, Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Auzoko Kultur Birari amaiera emango diote Ezpalak eta Biafara musika taldeek. Rock musikaz gozatzeko aukera izango dugu".
Edukiera: 220 lagun.
Izen ematea: abuztuaren 26ra arte doan usurbilkultura.eus atarian.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.