Kultur Bira

Atxegalde Kultur Biran gaurtik

Noaua Aldizkaria 2021ko abu. 27a, 09:54
2020ko Kultur Birako irudia.

Abuztuko azken asteburua, Atxegalden jai behar luke, baina covid19ak bigarren urtez ohiko festak ospatzea eragotziko du. Baina izango da zer egina. Auzoa ere Kultur Birara batu da eta Jai Batzordeak hainbat ekintza prestatu ditu ostiral eta larunbat honetarako. Hasteko haur jolasak eta kontzertu gaua, Pleura eta Kinada taldeekin.

KULTUR BIRA ATXEGALDEN
Abuztuak 27, ostirala
17:00 Umeentzako jokoak Atxegaldeko plazan.
Zehaztasunak: "Adin guztietako haur eta gazteentzako joko ezberdinak".
Izen ematea: itxita, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 70 lagun.

22:00 Pleura eta Kinada taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako zelaian, euria egingo balu Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Pleura eta Kinada nafartar taldeek rock musikaz gozatzeko aukera emango digute".
Izen ematea: itxita, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 220 lagun.


Abuztuak 28, larunbata
16:00 Mus txapelketa Udarregi Ikastolako frontoietan (Izen ematea 15:30etan).

18:30 Bertsolari gazteen saioa Atxegaldeko plazan, euria egingo balu Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. 
Zehaztasunak: "Gazte jendeak alaituko digute Atxegaldeko plaza, beraien umore eta etorri apartarekin. Parte hartzaileak: Maddi Aiestaran Iparragirre, Aner Euzkitze, Asier Ibarguren Amondarain eta Julene Iturbe Epelde. Gai-jartzailea: Jone Makazaga".
Edukiera: 70 lagun.
Izen ematea: itxita, usurbilkultura.eus atarian.

22:00 Ezpalak eta Biafara taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako zelaian. Euria egingo balu, Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Auzoko Kultur Birari amaiera emango diote Ezpalak eta Biafara musika taldeek. Rock musikaz gozatzeko aukera izango dugu".
Edukiera: 220 lagun.
Izen ematea: itxita, usurbilkultura.eus atarian.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.