Musak ez du zaletu faltarik, eta ohiko festak izan ohi dira horren erakusle. Bigarren urtez ezin ordea jairik ospatu, uda parte honetan udalerria zeharkatzen ari den Kultur Bira alternatiboan ordea txapelketa honi tartea egin diote tokian tokiko jai batzordeek. Azken adibidea larunbat honetan aurkitu dugu Atxegalden.
Bazkalostean, lehia biziaren lekuko izan dira Udarregi Ikastolako frontoiak. Herritik nahiz Usurbildik kanpotik etorritako hogeitik gora bikoteek karta saio honetarako duten trebetasuna jokoan jarri dute. Lau izan dira ordea txapelketaren azken faserako sailkatu eta antolatzaileek saritu dituztenak. Irudiotan dituzue.
1-Antonio/Vicente