Akabo Atxegaldeko ospakizun asteburua. Bigarren urtez, jaiak ordezkatu dituen Kultur Birak bart amaitu du auzoan egitekoa zuen geldialdia. Haur jolasak, mus txapelketa, bertso saioa eta bi kontzertu gauek osatu dute aurtengo eskaintza.
Bart agurtu dute Kultur Bira Atxegaldetik hurbil, uztaila hasieran Usurbilgo zikloan egin bezala, Udarregi Ikastola pareko zelaiko kontzertu gauarekin. Ezpalak taldearen emanaldiaz gozatu ahal izan zuten bertara joandakoek, aurretik herriko sortzaileen txanda; auzoz auzo biran dabilen kultur zikloaren baitan hirugarren emanaldia eskaini duen Viafara taldea. Taldea Patxi Gabilondok (baxua eta ahotsak), Aritz Zabaletak (gitarra eta ahotsak), Jon Guadixek (gitarra eta ahotsak) eta Iñaki Irazustak (bateria eta ahotsak) osatzen dute.