BIHARKO GREBA, BERTAN BEHERA

Igepak-eko zuzendaritza eta enpresa-batzordea akordio batera iritsi dira

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 6a, 16:55

Enpresako zuzendaritzarekin izandako azken negoziazioen ondoren, Igepak-eko langileen batzarrak azken proposamena onartu du eta biharko aurreikusitako greba bertan behera uztea erabaki du. "Itun horrek ez ditu nahi izango genituzkeen puntu guztiak jorratzen", baina egungo egoera zein den ikusita, akordioa onartzea erabaki dute langileen ordezkariek.

Lan hitzarmena negoziatzerakoan tirabirak sortu ziren Igepak-eko nagusien eta langileen ordezkarien artean. Gauzak horrela, martxoaren 11n egin zuten lehen lan-uztea, hitzarmen duin bat galdegiteko. Negoziazioetan emandako urrats eskasengatik mobilizazio zaratatsua deitu zuten.

Gauzak bere horretan jarraitzen zutenez, apirilaren 1ean greba orokorra egitea erabaki zuten. Lan hitzarmen duina eskatzen zuten pankartak agertu ziren lantegiaren inguruetan. "KPI gabe ez dago akordiorik", zioen lantegi atariko aldarrietako batek.

Biharko greba deialdia, bertan behera
Egun bakarreko deialdia izan zen baina baina enpresarekin akordiorik erdiesten ez bazen,  berriz ere grebara itzultzekoak ziren. Egutegia ere aurreratu zuten: apirilaren 7an, 8an, 11n, 12an eta 13an.
Azken orduetan egoera bideratu egin dela dirudi. Igepak enpresako zuzendaritzaren eta
enpresa-batzordearen akordioarekin bertan behera utzi dituzte biharko eta datozen egunetarako deituak zeuden greba egunak.