Atxegaldeko Ariztitxo kalea, asfaltatze lanetan hurrengo astean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 6a, 08:06

Maiatzaren 10etik 13ra hobekuntza lanak egingo ditu Usurbilgo Udalak Atxegaldeko Ariztitxo kalean.

Atxegalde auzoa bera lotzeko bidea da, baita Usurbil aldera nahiz N-634 errepidera joateko komunikazio bideetako bat. Datorren astean hobekuntza lanetan izango dute Udarregi Ikastola paretik hasi eta Mahaspildegi elkarte pareraino heltzen den Ariztitxo kalea.

Datorren asteartean, maiatzaren 10ean hasiko dituzte lanak Atxegaldeko kale honetan; hiru egunez luzatuko dira, hilaren 13ra arte. Udalak bideraturiko dituen lan honetan, "aldapa luzea bere osotasunean asfaltatuko dute, egoera txarrean baitago. Goitik beherako noranzkoan hasiko dira lanean, eta asfalto zaharra kendu eta geruza berria botako dute", Udaletik aditzera eman dutenez.

Ariztitxo kaleko bizilagunei, kale horretako aparkalekuak libre uzteko eskaera egin die Usurbilgo Udalak, datorren astearteko, maiatzaren 10eko goizeko 8:00ak baino lehen. "Lanek iraun bitartean, ezingo da autorik aparkatu Ariztitxo kalean". Kale horri lotuak dauden Beheko eta Erdiko Kaleetan aldiz bai "eta garajeetarako sarbidea bermatuko da". Beste alternatia, Mahaspaldegi elkarte aurreko aparkalekua, hau ere erabiltzeko moduan izango da, Udaletik berri eman dutenez.