Atxegaldeko jaiak

Urdaiagaren ostean, Atxegalderen txanda

Urdaiagako jaien ostean, Atxegaldek hartuko du festen lekukoa abuztuko azken asteburuan.

Urdaiaga dugu egunotan festetan, hiru urteko etenaldiaren ostean. Jai giroa txoko gehiagotara ere helduko da hurrengo asteotan; abuztu amaieran Atxegaldera! Jai Batzordeak josia du hilaren 26tik 28ra izango diren ospakizunen egitaraua, kontzertu, kantu-afari, haur jolas eta txapelketa ezberdinekin.

ATXEGALDEKO JAIAK
Abuztuak 26, ostirala
18:00 DJ Ibiltaria.
20:00 Txupinazoa.
23:00 Kontzertuak: Arene 6, Sofokaos, Dj Jotatxo.

Abuztuak 27, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak.
15:30 Mus txapelketa.
16:00 Kickboxing ikastaroa.
Ondoren, buruhandiak eta txokolatada.
21:00 Afari musikatua Maddi eta Elenerekin.

Jarraian, kontzertuak: Errietan, Gora Etorri, DJ RR.


Abuztuak 28, igandea
11:00 Toka eta hamaiketakoa.
18:00 Patata tortilla txapelketa.
22:30 Itxiera ekitaldia.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.