Atxegaldeko Jaiak

Kick boxing ikastaroarekin ekin diete Atxegaldeko jaien asteburuari

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 26a, 13:28

Oiardo Kiroldegiko tatamian eginiko Kick Boxing ikastaroarekin hasi dira aurtengo Atxegaldeko jaiak. Ohi baino goizago hasi dira aurten, baina asteburu osoan zehar gogotik gozatzeko aukera eskainiko dute. 

Kick boxing ikastaroak hainbat herritar eta auzotar erakarrri ditu kiroldegira. Oinarrizko teknikak eta lehen ukalbikada eta ostikadak emateko aukera izan dute bertaratutakoek eta giro ezinhobean goiz pasa ederra egiteko aukera izan dute. Arratsaldean ere, auzoan giro bikainean gozatzeko aukera izango da.

 

ATXEGALDEKO JAIAK
Abuztuak 26, ostirala
18:00
 Poteo girotua.
20:00 Txupinazoa.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Kontzertuak: Arene 6, Sofokaos, Dj Jotatxo.

Abuztuak 27, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen ematea).
18:00 Txokolate jana.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Afari musikatua Maddi eta Elenerekin. Txartelak 20 eurotan salgai aurrez, Txirristran eta Artzabalen.
Jarraian, kontzertuak: Errietan, Gora Etorri, DJ RR.

Abuztuak 28, igandea
11:00 Toka txapelketa.
Ondoren, salda, txorizo eta haragi egosi banaketa. 
18:00 Patata tortilla txapelketa.
20:00 Amaiera ekitaldia.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.