Atxegaldeko jaiak

"Haria eten ez dadin..." itzuli dira Atxegaldeko jaiak

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 26a, 21:17

Hiru urteren ostean bueltan dira, batzorde eraberrituarekin asteburu osora hedatuko diren auzoko festak.

Itzuleren urte honetan, bueltan dira baita Atxegaldeko jaiak. "Haria eten ez dadin" mezu horren bueltan eskegitako pankartarekin, eta txupinazo koloretsu eta burrunbatsuarekin eman berri diete hasiera ofiziala 48 orduko auzoko jaiei. Orain hasi eta igande iluntzera arte, haur jolasak, txapelketak edota bi kontzertu gau biziko dituzte Atxegalden. Hasi da festa, zabaldu dute txosna, eta oholtza ere lehen gautxoriak girotzeko prest dute.

ATXEGALDEKO JAIAK
Abuztuak 26, ostirala
23:00 Kontzertuak: Arene 6, Sofokaos, Dj Jotatxo.

Abuztuak 27, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen ematea). Sariak:
1. saria: txapelak, kopak, 2 mariskada eta xanpaina.
2. saria: kopak, arkumea, xanpaina.
3. saria: kopak, txuletak, sagardoa.
4. saria: kopak, oilaskoa, sagardoa.

18:00 Txokolate jana.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Afari musikatua Maddi eta Elenerekin. Txartelak 20 eurotan salgai aurrez, Txirristran eta Artzabalen.
Jarraian, kontzertuak: Errietan, Gora Etorri, DJ RR.

Abuztuak 28, igandea
11:00 Toka txapelketa.
Ondoren, salda, txorizo eta haragi egosi banaketa. 
18:00 Patata tortilla txapelketa.
20:00 Amaiera ekitaldia.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.