Atxegaldeko Jaiak

Mus txapelketak garaileak baditu aurten ere

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 27a, 22:29

Gaztetxoenak txokolatea hartu eta buruhandien aurretik korrika ibili bitartean, mus txapelketan aritu dira ia lau orduz helduak. Juanlo eta Juan Manuelek irabazi dute txapela, bigarren Larrain eta Txoko izan dira, Furun eta Zabak hirugarren postua erdietsi dute eta Unax eta Joseba ere sarituak izan dira laugarren postuarekin.