Atxegaldeko Jaiak

Antonio Guadix aurtengo Toka txapelketako garaile

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 28a, 15:56

Gaur amaituko dira Atxegaldeko jaiak, baina gaurko egunez bi lehiaketa jokatuko dira, goizean egin den Toka txapelketa eta arratsaldean egingo den patata tortila txapelketa. Toka txapelketan 13 partehartzaile izan dira, eta Antonio Guadixek lortu du garaipena 8 tokerekin. 

Antonio Guadixek ez zuen lehen aldia Atxegaldeko toka txapelketa irabazten, eta plazako errege bera dela erakutsi du gaur ere 8 tokerekin. Bigarren Prudencio Olano izan da 7rekin eta hirugarren posturako berdinketa hautsi behar izan dute Manuel Guadix eta Pepe Guadix anaiek. Azkenean, hirugarren postua Manuelek erdietsi du anaiari hiru tokeko aldea aterata. 

Toka txapelketa jokatu bitartean, plazara hurbildutakoek aukera izan dute salda beroa txorizo eta haragi egosi pintxoarekin hartzeko.