Usain goxo askoa zerion igande arratsaldean, Atxegaldeko jaietako plaza nagusiari. Patata tortila txapelketak eman die amaiera, hiru urteren ostean gure artera itzulitako festei. Belaunaldi ezberdinetako herritarrak erakarri ditu hitzorduak. Denek erakutsi dute sukaldaritzarako duten abilezia.
Bi talde saritu ditu azkenean epaimahaiak. Txapeldunak Saioa Fernandez eta Garikoitz Alkorta izan dira. Txapeldunordeak, "Tortillerak" taldea. Irudiotan bildu dugu ekitaldia.
Txapelketa ostean Udarregi Ikastola atariko patiotik jaurtitako suziri sortarekin agurtu dituzte Atxegaldeko jaiak aurtengoz. 2023ra arte.
#Atxegalde ko jaien agurra. 2023ra arte. pic.twitter.com/ybn23kpZAf
— noaua (@noaua) August 28, 2022