Abuztuaren 25etik 27ra

Atxegalden jai, abuztuko azken asteburuan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 20a, 12:20

48 orduko festa giro betean murgilduko da Atxegalde abuztuko azken asteburuan.

Bat baino gehiagorentzat itzulera asteburua izango den horretan, egunerokotasunera itzultzeko malda leuntzen laguntzeko Atxegalde festa giro betean aurkituko du abuztuaren 25etik 27ra. Auzoko Jai Batzordeak egituratu du hiru egunotarako ekimen sorta. Kontzertuak, afari musikatua, jolasak, txapelketak... iragarri dituzte. Behin-behinekoa den egitaraua duzue segidan. Aldaketaren bat izan dezake hurrengo asteotan.

Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 25, ostirala
10:00 Waterpolo topaketa (+kuiditx).
18:00 Poteo musikatua.
20:00 Txupinazoa.
Ondoren, buruhandiak.
22:30 Kontzertuak: Kinada + Etxekalte + DJ RR.

Abuztuak 26, larunbata
10:00 Umeen jokoak/Buztintxuloren eskutik tailerra.
15:30 Mus txapelketa.
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
22:00 Afari musikatua Maddi eta Elenerekin.
00:30 Kontzertuak: Viafara + Neskatasuna + DJ RR.

Abuztuak 27, igandea
12:00 Toka txapelketa.
18:00 Bertso musikatuak.
22:00 Amaiera ekitaldia.

Oharra: behin-behineko egitaraua. Aldaketak izan ditzake.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.