Sira katuaren bila dabiltza

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 1a, 08:10

Albiste honi atxikitako argazkiko katuaren bila dabiltza.

Albiste honi atxikitakoak bezalako kartelak nonahi ikus daitezke azken egunotan, bereziki Atxegalde inguruan. Sira izeneko katuaren bila dabiltza. Galdu egin dutela berri ematen duten kartelak jarri dituzte zutabe, etxe atari, farola edota autobus geltoki inguruetan.

Katu marroixka da, tigreak dituen koloreekin, otzana eta ikaratia. Alperro Buru kale inguruan galdu dela ohartarazi dute kartelok. Aurkitzen duenak telefono zenbaki hauetako batera deitzea eskatu dute: 604 170 263 / 641 882 145.