Atxegaldeko jaiak

Atxegalde, asteburuko festen atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 21a, 10:10

Atxegaldeko Jai Batzordeak prest du datorren asteburuko ospakizunen egitaraua.

Abuztu amaierarekin batera bueltan izango ditugu Atxegaldeko festak, hilaren 25etik 27ra. 48 orduko etenik gabeko parranda giroa, urtean behin bada ere, auzoa biziberritzen duena. Kontzertuak, haurrentzako jolasak, mus zein toka txapelketak, bertso musikatuen saioa edota afari musikatua iragarri ditu Jai Batzordeak. Adi, otordu honetarako txartelak salgai dituzue jada.


Atxegaldeko jaiak

Abuztuak 25, ostirala
10:00 Ur jolasak gazteentzat Oiardo kiroldegian.
18:00 Poteo musikatua Karobi tabernatik.
20:00 Txupinazoa eta "lunch"a.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Kontzertuak: Kinada + Etxekalte + DJ Txakas.


Abuztuak 26, larunbata
10:00 Umeen jolasak eta Buztintxuloren eskutik tailerra.
15:30 Mus txapelketa:
-Izen-ematea: 20 euro bikoteko.
-Sariak:
1. saria: txapelak, garaikurrak, Bruño marisko etxeko 6 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 100 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 4 botila sagardo.
2. saria: garaikurrak, Bruño marisko etxeko 6 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 60 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 4 botila sagardo.
3. saria: garaikurrak, Bruño marisko etxeko 2 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 40 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 2 botila sagardo.
4. saria: Bruño marisko etxeko 2 zentollo eta Aialde Berri sagardotegiko 2 botila sagardo
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Afari musikatua Elene eta Maddirekin. Txartelak 15 eurotan salgai, Artzabalen, Txiribogan eta Txirristran.
00:30 Kontzertuak: Neskatasuna + Zaparra+ DJ Txakas.

Abuztuak 27, igandea
11:30 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuak:
-Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor "Mantxi", Maialen Akizu eta Beñat Gaztelumendi.
-Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
-Gai jartzailea: Haritz Kasabal.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.