Hein batean, euripean bai baina festa giroa zapuztu gabe joan da parranda zaletuentzat Atxegaldeko jaien lehen gaua. Oholtza gainean, hasteko, Bermeoko Etxekalte taldekoen kontzertuaz gozatu ahal izan zuten. Bi disko kaleratu dituzte orain arte; iaz, "Nor da norbera?" izenekoa eta 2019an "Gure hizkeran".
Segidan, etxekoen txanda izan zen, Mihise usurbildarrena. 2019an Beñat Urteagak (baxua, ahotsa), Antton Aranburuk (gitarra, ahotsa) eta Mikel Olasagastik (bateria) osatutako taldeak "Balio Dute" izeneko lana argitaratu zuten urtebete beranduago. Usurbilgo jaietan izan genituen entzungai azkenekoz, bart Atxegalden.
Denetariko abesti, doinu eta erritmo ezagunekin girotu ditu gautxoriak gero, DJ Txakasek.