Atxegaldeko jaiak

Buztina eskuartean, gogotsu sortzen

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 26a, 14:00

Auzoko plazan egoitza duen Buztinzulokoen eskutik, buztingintza tailerrean parte hartzeko aukera izan dute, larunbat goiz honetan Atxegaldeko jaietara joandakoek.

Gogotsu zikindu dituzte eskuak gaurkoan. Atxegaldeko festen bigarren egun honetan, etxeko txikienak ditugu protagonista nagusiak, baita haiekin batera ospakizunetara gerturatu diren helduak ere. Eskuekin aritu dira lanean, etenik gabe goizean zehar.

Auzoko festen plazan bertan egoitza duen Buztinzuloko lagunekin, buztingintza tailerrean parte hartu dute gaztetxoek. Artelan bikainak sortu dituzte goizean zehar. Zereginotan kontzentratuta, sorkuntza sustatu dute larunbat honetako lehen orduotan Atxegaldeko jaiek.

Datozen orduotan, karta jokorako nahiz jan-edanerako tartea izango duzue.

Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 26, larunbata

15:30 Mus txapelketa:
-Izen-ematea: 20 euro bikoteko.
-Sariak:
1. saria: txapelak, garaikurrak, Bruño marisko etxeko 6 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 100 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 4 botila sagardo.
2. saria: garaikurrak, Bruño marisko etxeko 6 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 60 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 4 botila sagardo.
3. saria: garaikurrak, Bruño marisko etxeko 2 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 40 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 2 botila sagardo.
4. saria: Bruño marisko etxeko 2 zentollo eta Aialde Berri sagardotegiko 2 botila sagardo
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Afari musikatua Elene eta Maddirekin. Txartelak 15 eurotan salgai, Artzabalen, Txiribogan eta Txirristran.
00:30 Kontzertuak: Neskatasuna + Zaparra+ DJ Txakas.

Abuztuak 27, igandea
11:30 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuak:
-Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor "Mantxi", Maialen Akizu eta Beñat Gaztelumendi.
-Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
-Gai jartzailea: Haritz Kasabal.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.