Jaietan solas, baina batez ere jolas, besteak beste, karta jokoan. Herri honetan ez da mus zaleturik falta, eta jaiak izaten dira horren islada argia. Atxegaldeko festetan, larunbat arratsalde honetan izan dute jokoan mus txapelketa, sari eder askoekin gainera. 27 bikoteek eman dute izena lehiaketarako. Karpa azpia bete dute lehiakideek.
Haietatik lau izan dira bikote sarituak. Txapeldunak, Astigarragakoak! Azken aldian, auzoetako jaietan areagotzen doa herritik kanpotik lehiaketa hauetan parte hartzera datozen bikoteak, gaurkoan bezala. Txapeldunei Atxegaldeko txapelketaren berri nola jaso duten galdetu diegu. Sare sozialen bidez, egun, halako deialdien berri erraz izaten dutela adierazi digute.
Aipatu moduan, txapeldunak Astigarragakoak. Gainerako hiru bikote sarituak herrikoak ditugu. Segidan dituzue haien guztien irudi eta izen-abizenak. Sariok eskuratuko dituzte; herriko produktuok edota herriko harategietako batean xahutzeko dirua:
Lehenengo bikote sailkatua: Virginia Cano eta Joseba Outeiral (Astigarraga).
Sariak: txapelak, garaikurrak, Bruño marisko etxeko 6 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 100 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 4 botila sagardo.
Bigarren bikote sailkatua: Joseba Errazkin eta Joxe Mari Larrañaga.
Sariak: garaikurrak, Bruño marisko etxeko 6 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 60 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 4 botila sagardo.
Hirugarren bikote sailkatua: Julen eta Koldo Lertxundi.
Sariak: garaikurrak, Bruño marisko etxeko 2 zentollo, Joxe Mari Arruti harategian xahutzeko 40 euro eta Aialde Berri sagardotegiko 2 botila sagardo.
Laugarren bikote sailkatua: Xabi Ikutza eta Iker Nazabal.
Sariak: Bruño marisko etxeko 2 zentollo eta Aialde Berri sagardotegiko 2 botila sagardo.