Ez da egarritu ezta sabela pozteko aitzakiarik falta izan Atxegaldeko festen asteburuan. Jaien hasieratik amaierara, izan da dastatzeko hitzordu bat baino gehiago. Txupinazoarekin batera luntxa, haurrei zuzenduriko ekimenen artean txokolate jana edota bart izandako afari musikatua, Elene eta Maddirekin. Festen azken egun honetan ere, hamaiketako goxoa dastatzeko aukera izan dute toka txapelketa jokatu artean. Artzabalen sukaldatu eta Jai Batzordekoak izandako kide ohiek zerbitzaturikoa hain zuzen.
Bapo jan eta edateko aukera bikaina izan da beste urte batez, Atxegaldeko festetan.