Atxegaldeko jaiak

Lehia bizia, belaunaldiarteko toka txapelketan

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 27a, 13:25

Gaztetxoen eta helduen arteko toka txapelketak jokatu dira igande goiz honetan Atxegalden. Maila ezinhobea erakutsi dute partaideek.

Jaietako azken eguna, lehia bizian esnatu da Atxegalden bertan antolatu duten toka txapelketarekin. Belaunaldiarteko izaera izan du hitzorduak, gaztetxoak eta helduak lehiatu dira, nola, gainera. Maila ederra erakutsi dute batzuek zein besteek.