Uda, gurasotasuna, auzoko jaien antolakuntza eta hizpide gehiago izan zituen Atxegaldeko festak borobildu zituen bertso musikatuen saioak. Ibilbide luzea duen ekimena dugu honakoa; dagoeneko auzoko jaien egitarauan, leku finkoa duena. Harrera jendetsua izaten du, gainera, hitzordu honek, atzokoan argi geratu zen moduan.
Aurtengoan, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor "Mantxi", Maialen Akizu eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek eta Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariek parte hartu dute. Gai jartzaile lanetan jardun da Haritz Kasabal.