Atxegaldeko jaiak

Atxegaldeko festei begirako bilera uztailaren 30ean

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 24a, 09:34

Laguntzeko prest daudenentzat, abuztuaren 23tik 25era ospatuko dituzten Atxegaldeko festei begirako bilera deitu dute uztailaren 30ean.

Gaur hasiko diren Zubietako jaien eta hurrengo astean ospatuko diren Urdaiagakoen ondotik, abuztuaren 23tik 25era Atxegalden izango dituzten festak antolatzen ari da bertako jai batzordea. Bilgunetik hain zuzen, bilera baterako deia egin dute. Izan ere, "dugun lan karga eta aurreko urteko iradokizunei entzunez, laguntzeko prest dagoen ororekin bilera bat egin nahiko genuke". Bilera honen hitzordua ere finkatu dute dagoeneko. Datorren uztailaren 30erako deitu dute, arratsaldeko 18:00etan Atxegaldeko plazan. "Anima zaitez!!", egin dute gonbita.

Egitaraua nagusiki osatua dute. Honatx abuztu amaierarako iragarri dituzten festen hitzorduen berri:


Atxegaldeko jaiak
Uztailak 30, asteartea
18:00 Jaiei begirako bilera Atxegaldeko plazan.

Abuztuak 23, ostirala
18:00 Hamarru elektrotxaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa.
23:00 Kontzertuak + DJ.

Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua.
00:30 Kontzertuak + DJ.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso saio musikatua.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.