Zubietako eta Urdaiagako jaien ondotik, Atxegaldekoen txanda izango da abuztu amaieran. Auzoko plaza, bertako bizilagunen nahiz bisitarien topagune izateko aitzakia bat baino gehiago izango da hilaren 23an hasi eta 25era arte.
Egitaraua nagusiki osatua du bertako jai batzordeak. Azken urteotako edizioen ildotik, herri erdigunera zabalduko den kalejirarekin ekingo diote festei, hasiera ofiziala izango den txupinazoa jaurti aurretik. Biharamuna, haurrei zuzenduriko ekintzentzako gorde dute, mus txapelketarekin edota auzo afari musikatuarekin batera. Bi kontzertu gau ere izango dira.
Amaitzeko, toka txapelketa edota bertso saio musikatua hilaren 25ean. Honatx abuztu amaierarako iragarri dituzten festen hitzorduen berri:
Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 23, ostirala
10:00 Gazteentzako coldball-a.
18:00 Hamarru elektrotxaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Kontzertuak: Fito Skins eta Zinez.
Ondoren, Dj Jotatxo.
Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua Elene eta Anuken eskutik. Txartelak abuztuaren 19ra arte Artzabalen eta Txirristran salgai.
23:30 Kontzertuak: Kohatu eta Amiltzen.
Ondoren, DJ Zer?.
Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuen saioa:
-Bertsolariak: Alaia Martin, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi.
-Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.
-Musika: Ixak Arruti.
Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.