Atxegaldeko Jaiak

Ostiralean hasiko dira Atxegaldeko jaiak

Noaua Aldizkaria 2024ko abuztuaren 21a

Atxegalde auzoko jaiak udako oporren azken mugan ospatzen dira. Karobitik abiatuko den kalejiraren ondoren, txupinazoa lehertaraziko dute ostiralean, iluntzeko 20:00etan. Egitarau osoa jaso dugu albiste honetan.

Atxegaldeko jaiak 2024


Abuztuak 23, ostirala
10:00 Gazteentzako coldball-a.
18:00
 Hamarru elektrotxaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Kontzertuak: Fito Skins eta Zinez.
Ondoren, Dj Jotatxo.

Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua Elene eta Anuken eskutik. Txartelak abuztuaren 19ra arte Artzabalen eta Txirristran salgai.
23:30 Kontzertuak: Kohatu eta Amiltzen.
Ondoren, DJ Zer?.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuen saioa:
-Bertsolariak: Alaia Martin, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi.
-Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.
-Musika: Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.